Ediciones Patanegra & Fermin Santos Lopezek eta Alberto Ramirezek inauguratu zuten barikuan, Feminas, VII. Nazioarteko grafika garaikideen Amalgama. Bertan, nazioarteko 45 emakumezko grabatzaileren lanak ipini dituzte ikusgai, tartean, hamar euskal artistarenak.
Santos Lopez asturiarrak azaldu zuenez, Amalgama ekimenak orain arteko edizioetan mundu osoko 600 artista baino gehiagoren lanak erakutsi ditu estatu osoan zehar. "Hainbat herrialdetan ditudan kontaktuei esker lortzen dut artistekin kontaktatzea eta euren lanak jasotzea", ondoren erakusketen eta artelanekin osoatutako karpeten bidez zabaltzeko, galeria, museo eta instituzioetan.
Zazpigarren eta azken edizio honetan bildu dituen lan guztiak emakumezko artistenak dira, eta erakusketa eurei egindako omenaldi gisa planteatu du Feminas izenpean.
"Parte hartzaileen kopurua eta kalitatea, birtuosismoa eta prozesu grafiko teknikoen errepertorio zabala" nabarmendu zituen Santos Lopezek.