Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateko kideen zalantzak argitzeko informazio puntua irekiko da datorren astean, Pleno Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Soraluzeko Udalak informazio puntua irekiko du datorren astean, uztailaren 14tik 18ra; Tokiko Energia Komunitateko kideen zalantzak argitzeko arreta zerbitzua izango da.

Iaz sortu zen Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatea, energia herrian bertan eta modu berriztagarrian sortu eta kontsumitzeko helburuarekin. Horrela, soraluzetarrek jasangarritasunaren aldeko hautua egin dute eta ingurugiroarekiko konpromisoa berretsi. Gaur gaurkoz 209 kide ditu Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateak.

Komunitateko kideen atxikimendua bermatzea helburu, informazio puntua irekiko du Soraluzeko Udalak datorren astean. Tokiko Energia Komunitatea hobeto ezagutu, faktura elektrikoari buruzko zalantzak argitu eta hura interpretatzen ikasi, autokontsumoaren eraginez lortutako aurrezpena identifikatu eta bestelako zalantzak argitzeko arreta zerbitzua eskainiko da bertan.

Aurretiko hitzorduarekin

Uztailaren 14tik 18ra bitarte, astelehenetik barixakura, Pleno Aretoan ezarriko da informazio puntua. Goizeko 10:00etatik 14:00etara bitarte egongo da zabalik, aurretik hitzordua hartuta.

Hitzordua eskatzeko azken eguna barixakua, uztailak 11, izango da, eguardiko 12:00ak arte. Horretarako, bi bide daude:

  • ingurumena@soraluze.eus helbidera idatzita, izen-abizenak eta kontakturako telefonoa adieraziz.
  • 943753043 (Jule) telefonora deituta, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.