Eguzkiñe Aldazabalen marrazkia izango da jaietako egitarauko azala

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 4a, 15:10

Atzo, eguena, jaietako kartel lehiaketako sari banaketa egin zuten. LHtik DBHra bitarteko mailan, 150 marrazki aurkeztu dira eta helduen mailan, lau. Azken maila horretako kartel irabazleak ilustratuko du aurtengo jaien egitarauaren azala, Eguzkiñe Aldazabalek egindako marrazkiak, hain justu. Horrekin batera, maila bakoitzeko lehen saridunen marrazkiak ere izango dira egitarau barruan.

Erakusketa aretoa umez eta gurasoz beteta zela egin zuten aurtengo jaietako kartel lehiaketako sari banaketa, atzo. 150 partaide izan ziren ume-gazte mailan eta lau helduenean. “Plazera da ikustea Soraluzen dagoen sormena eta ahalegina”, esan zuen Kultura zinegotzi Maite Quintanillak eta partaidetzarengatik eskerrak eman ondoren partitu zituen sariak, txikitik hasita.

  • A mailako saridunak:
  • 1- Alaia Martinez Fariñas
  • 2- Odile Basauri Varela
  • 3- Ane Arrieta Montaña
  • B mailako saridunak:
  • 1- Sorccess Simon
  • 2- Aimar Aspe Jauregi
  • 3- Rolando Reyes Olivas
  • C mailako saridunak:
  • 1- Izane Peña Miras
  • 2- Lide Viciosa Garitano
  • 3- Maren Aldazabal Castillo
  • DBH maila:
  • 1- Izaro Rodriguez Aparicio
  • Helduen maila:
  • 1- Eguzkiñe Aldazabal Ortueta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.