Puntu bat eskuratu du Sorak, jokaldi polemiko eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu

Sorak hutsean berdindu du Idiazabalen kontrako partida gaur, zapatua. Bi taldeak gogotik saiatu dira eta sortu ere sortu dituzte gol-aukerak, akaso Sorak gehiago, baina ez dute baloia sareratzerik lortu. Gainera, polemikarekin bukatu da futbol partida. Luzapenean, ikusleek zein Sorako jokalariek penaltia erreklamatu diote arbitroari. Epaileak, baina, ez du horrela ikusi eta etxekoen haserrearekin bukatu da norgehiagoka. (Bideoan jokaldirik onenak eta amaierako eztabaida).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.