Bihar goizeko jaialdian, Soraluzeko Pilota Elkarteko Aitor Mendizabalek eta Manex Balerdik Iruñeko Oberena Pilota Elkarteko Oskoz eta Agirre pilotarien kontra jokatuko dute.
Asteburuko gainerako hitzorduei dagokienez, berriz, gaur barikua, Jurgi Rasconek estreinako partida jokatuko du Gipuzkoako txapelketan, gomazko paletan. Azkoitiko Gurea frontoian du hitzordua, Epelderen kontra, 19:00etan.
Bihar, berriz, goizeko jaialdiaz aparte, arratsaldean, 16:00etan, alebin mailako eskolarteko txapelketa hasiko da, Araneko frontoian.
Azkenik, aurreko astean, Errendimendu mailan, Aitz Arluziaga eta Zuhaitz Larrañaga hasi ziren alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan bigarren fasean. Azpeitian izan zuten hitzordua eta 16-6 galdu zuten. Asteburu honetan, berriz, atseden izango dute eta datorren astean Arrasateren kontra jokatuko dute, hemen, etxean.