Aldarrikapenari dagokionez, Martxoaren 8an, 18:30ean egin dute protestarako hitzordua, Plaza Berrian, 18:30ean. Azken urteotan, jendetsuak izan dira ekimen horiek, batik bat, gazteek ere parte hartu izan dutelako.
Emakumeendako tailerra
Ekitaldien artean, berriz, Argazkia eta ahalduntzea izenburuko tailerra izango da martxoaren 16an eta 23an, 18:00etatik 20:00etara Tolarekuan. Idoia Telletxea Maritxalar argazkilari, formatzaile eta bideratzailea izango da gidaria. Irudien bitartez norberaren identitatea, autoerretratua eta ahalduntzea lantzea du helburu eta adin guztietako emakumeei zuzenduta dago. Hori bai, parte hartzeko izena eman beharra dago martxoaren 10a baino lehen, udal bulegoetan.
Bestalde, Telletxea formatzailearen eskutik, Ni naiz Idoia izeneko argazki erakusketa izango da ikusgai martxoaren 9tik 23ra bitartean.
Martxoak 8
• Urpekariak bertso-antzerkia, umeendako.
• Berdintasunerako bidea scape room-a. Institutukoendako.
• Elkarretaratzea. 18:30. Plaza Berrian.
Martxoak 9-23
• Argazki erakusketa. Ni naiz Idoia.
Martxoak 10
• AMAraun amatasunari buruzko ikuskizuna. 20:00etan Herri Antzokian.
Martxoak 10
• Argazkia eta ahalduntzea tailerra. Emakume guztiendako.