Aspaldiko partez, zapatuan ikusle mordoxka batu zen Araneko frontoiko armailetan eta emozioz betetako partidua ikusi ahal izan zuten. Izan ere, partiduaren lehen zatian Mendizabal eta Balerdi alde handiarekin aurreratu baziren ere (10-4), partiduaren bigarren zatian iruindarrek markagailua berdintzea lortu zuten (18-18) eta ondoren, azken tantoraino borrokatu zuten garaipena (21-21). Azkenean, Soraluzeko Klubeko pilotariek eskuratu zuten azken tantoa eta horrekin batera, final handirako txartela.