Plazentziatarron berbak

Zein da 'Haundixá da ba!' esamoldearen esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko mar. 3a, 12:36

Aste honetako esamoldea ''Haundixa da ba!" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Haundixa da ba esamoldea gauza nabarmengarria edo harrigarria adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Atzo ordenadoria eta gaur mobila be estropeau jatzula? Haundixá da ba!" 
  • Euskara batuan: "Atzo ordenadorea eta gaur mugikorra izorratu zaizu? Handia da ba!". 

Iturria: Luis Mari Unamunori entzuna etxean.  

Iturri osagarriak: Euskara Batuaren Hiztegiak jasotzen du 'handia' izen modura eta esanahi berarekin erabiltzen duten antzeko beste esamolde batzuekin batera, Orotariko Hiztegiak eta antzeko esanahiarekin Labaiyru hiztegiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.