AEKn izena emateko epea zabalik dago

AEKn izena emateko epea zabalik dago

Euskaraz ikasten hasi nahi duenak, EGA titulua atera nahi duenak, euskara aberastu nahi duenak... Soraluzeko AEKn dauka horretarako aukera. 
Deitu 943751434 zenbakira edo bertaratu, Baltegieta 2. zenbakira (kiroldegiko goiko aldean), iluntzeko 7etatik 8etara. Gainontzeko orduetan, deitu Eibarko AEKra, 943201379 zenbakira.
 
ANIMATU INGURUKOAK ERE EUSKARAZ BIZITZERA!! 

Sorako taldeek asteburuan hasiko dute denboraldia

Sorako taldeek asteburuan hasiko dute denboraldia

Sora Futbol taldeko erregional, jubenil eta kadete mailako taldeek astebukaera honetan jokatuko dute 2007/2008 denboraldiko lehen partidua. Hiru taldeek lehenengo mailan jardungo dute aurten.

Astebukaera honetan etxean jokatuko duten bakarrak jubenilak izango dira. 

(Irudian, pasa den denboraldiko erregionalen taldea) 

Pertsona bat atxilotu dute Soraluzen droga trafikatzea leporatuta

Pertsona bat atxilotu dute Soraluzen droga trafikatzea leporatuta

Goardia Zibilak pasa den abuztuaren 31an Barajasko (Madrid) aireportuan Soraluzera bidaltzeko prest zegoen kokaina paketea geldiarazi zuen, Gobernuko azpiordezkaritzak jakitzera eman duenez. Dominikar errepublikatik zetorren egurrezko mahai batean ezkutatu zuten droga, merkatuan 4.800 dosira irits zitekeena. Nazioarteko garraio enpresa batek helarazi behar zion bidalketa Soraluzen bizi den dominikar naziotasuna duen herritar bati. Hartzailea R.A.T.V. da, 30 urtekoa, eta atxilotu ostean, Eibarko epaitegira eraman eta kartzelaratu egin zuten.


Eskolako lehenengo eguna haurrentzat

Gaur ekin diote eskolara joateari lehen hezkuntzako Soraluzeko umeek. Guztira 264 ume izango dira aurtengo ikasturtean, iaz baino 20 gutxiago.

Haurreskolako txikiak, berriz, 14 dira oraingoz, eta DBHko institutuan 105 ikasle ariko dira 2007-2008 ikasturtean, pasa den ikasturtean baino 19 gutxiago. 

 a

Karidadeko Benta San Martzialen

 

Bigarrena ikusi  

San Martzialeko jaixak

Lapurretan egin dute etxebizitza batean

Lapurretan egin dute etxebizitza batean

Atzo goizean gertatu zen lapurreta Estazio kaleko 8.atariko etxebizitza batean. Etxeko atea apurtu eta barrukaldea hankaz gora jarri ostean, bitxiak eraman zituzten.

Udako argazki lehiaketa abian da

Udako argazki lehiaketa abian da

Oporretan munduko beste punta zoragarri hartan izan zarela? Betiko lekuan betikoa egiten lasai asko egon zarela? Herrian ondoen egoten dena zarela? Bidali zure argazkiak lehiaketara eta BI LAGUNENTZAT TALASOTERAPIA SAIOA irabaz dezakezu. Banatu gurekin zure gozamena!

Jaixetako argazkixak!

Jaixetako argazkixak!

Bidali zure jaietako argazkiak ere PLAENTXIA.COMera eta denek ikusteko moduan ipiniko ditugu.

 

 

 

 

 

Fresko-fresko datoz jaixak!

Fresko-fresko datoz jaixak!

Santa Ana-Santiago jaietako egitarau ofizialarekin batera, Gaztetxeak eta Gestorek antolatutako ekitaldiak ere agertzen dira egitarau honetan.
Begiratu egitarau osoa eta argazkiak. 
BIDALI JAIETAKO ZUEN ARGAZKI ETA BIDEOAK!! 

Iban Gonzalez garaile izan zen Soraluze Sarian

Hamargarren edizioan, 78 txirrindularik parte hartu zuten 23 urtez beheragoko Soraluze Saria txirrindularitza proban. Iban Gonzalezek, Bidelan taldekoak, irabazi zuen lasterketa, eta garaikurra eta lore sorta jaso zituen. Bigarren lekuan Raul Santamarta (Seguros Bilbao) iritsi zen eta hirugarrenean Joakin Villalva (CAI).

Entzuleak pozik utzi zituen Ezoziko Ama Abesbatzak

Entzuleak pozik utzi zituen Ezoziko Ama Abesbatzak

Plaza Zaharra jendez bete zen Ezoziko Ama Abesbatzaren jaietako kontzertua entzuteko. Kantu alaiak eta erromantikoak eskaini zituzten, baita klasikoak ere, dantza eta guzti; besteak beste: El día que me quieras (Carlos Gardelena), Oh happy day (Vernyrena) eta Boga-boga (Sagarnarena). 

23 elkartek jaso dute Bai euskarari ziurtagiria

Atzo egin zen Bai Euskarari Ziurtagiri banaketaren ekitaldia eta 23 elkarte izan ziren ziurtagiriaren jasotzaileak. Bai Euskarari planean parte hartzen diharduten guraso elkarte, kirol eta kultur elkarte zein elkarte gastronomikoak izan ziren bertan.

EAE-ANV eta EAk osatuko dute Udaleko Gobernu Batzordea

EAE-ANV eta EAk osatuko dute Udaleko Gobernu Batzordea

Legegintzaldi honetako lehenengo Udal Batzan hala berretsita, EAE-ANV eta EA izango dira Tokiko Gobernu Batzordeko partaideak. Talde bien aldeko bost botoz eta gainontzeko zinegotzien abstentziozko sei botoz onartu zen erabakia.

I. Santa Ana Pilota Txapelketa jokatuko da uztailean

I. Santa Ana Pilota Txapelketa jokatuko da uztailean

Promesa eta senior mailako pilotariek jokatuko dute Soraluzeko I. Santa Ana Pilota Txapelketa. Parte hartzeileen artean, Aitor Atxotegi eta Iñaki Jauregi soraluzetarrak izango dira.

 

Auzokoen egunarekin bukatu dira San Andres jaiak

Auzokoen egunarekin bukatu dira San Andres jaiak

Urterokoari eutsiz, jende asko hurbildu da San Andresko jaietara, auzoko eta kaleko. Zapatuan Pantxoa eta Peioren kontzertuarekin hasi eta Lajarekin erromerian bukatu artean, dantza, jolas, txapelketa, bertsolari, dantzari, erromeria eta abarrekin joan dira aurtengo jaiak.

Ibaian azaldutako lepazuria mendian askatu dute

Ibaian azaldutako lepazuria mendian askatu dute

  Ibaiertzean azaldu zen lepazuria eguaztenean, Errekaldeko zubipean. Baztar batean kiribilduta aurkitu zuten udaltzainek eta Foru Aldundiko basozainak bertaratu zirenean. Gaur askatu dute osasuntsu lepazuria.

Errekaldeko autobus geltokia aldatuko da

Errekaldeko autobus geltokia aldatuko da

Errekaldean dagoen, eta herritik gertuen geratzen den, autobus geltokia lekuz aldatuko dute. Astelehenetik aurrera, Oleako Zubian geratuko da autobusa. Oraindik markesinarik izango ez badu ere, seinalea bistan izango da.

Munduko musikaz bustitzeko aukera Galipoteko jaietan

Kale estua izan arren, mundu zabaleko musika guztia kabitzen da Galipoten. Batean eta bestean jasotakoaren interpretazioak izango dira soraluzetarrek soraluzetarren gozamenerako eginak. Barixaku gauean egingo da jaia. 

Udan ere euskaraz ikasteko aukera

Udan ere euskaraz ikasteko aukera

Soraluzeko AEK ikastaroak antolatzen ari dadatozen hilabeteotarako. Batetik ikastaro trinkoak eta EGA titulaziorako klaseak izango dira euskaltegian. Bestetik, barnetegietan parte hartzeko aukera izango da.