Oreka Art Gallery

J.R. Elorza pintore elgoibartarraren "Ikuspuntuak" bideoan

Ander Gomez 2023ko mar. 6a, 12:00

Pasa den barikuan aurkeztu zuen Jose Ramon Elorzak bere azken lanen bilduma 'Ikuspuntuak' izenpean. Gerturatutako plazentziatarrez gain, inguruko herrietako artista eta lagun dezentez aretoa betetzea lortu zuen elgoibartarrak. Inaugurazio ekitaldiaren irudiak eta artista beraren berbak bideoan ikusgai.

'Ikuspuntuak' erakusketa martxoak 28ra arte egongo da ikusgai Oreka Art aretoan, lanegunetan, arratsaldeko 7etatik 8etara.

Bisita beste egun/orduren batean egin nahi izatekotan, deitu hurrengo zenbakira: 635706690.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.