Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mar. 6a, 11:18

Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren inguruan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa lortzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren inguruan, herritarrak kontzientziatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa eta eraginkorra aldarrikatzeko eta gizarte hobea lortzeko.

Udaleko Berdintasun Batzordeak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jarduerak martxoaren 8tik 23ra bitartean egingo dira, eta, Patricia Borinaga Udaleko Berdintasun arloko arduradunak azaldu duenez, "Mota guztietako eta adin guztietako jarduerak eta ekitaldiak antolatu dira, berdintasunean hezteko eta kontzientziatzeko. Egiturazko aldaketak behar ditugu desberdintasunekin amaitzeko, emakumeok berdintasunean gure ahalmen guztia garatzea ahalbidetuko digun gizartea sortzeko. Eta aldaketa horiek eman daitezen, ezinbestekoak dira berdintasunean heztea eta kontzientziazioa lantzea".

EGITARAUA:

  • Martxoak 8 (asteazkena), 10: 00etan Herri Antzokian: Bertso-antzerkia haurrentzat, Lanku konpainiaren Urpekakariak ikuskizuna, haurrak dibertsitateaz, sexualitateaz, genero-rolez... hausnartzera gonbidatzen dituena.
  • Martxoak 8 (asteazkena), 11: 30etik 14: 15era Institutuan: Scape room (Berdintasunerako bidea) institutuko ikasleei zuzenduta.
  • Martxoaren 9tik 23ra, Kulturguneko Erakusketa Aretoan: Idoia Telleria Maritxalarren "Ni naiz, Idoia" argazki erakusketa (argazkilaria, prestatzailea eta bideratzailea).

Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 19: 00etatik 20: 30era
Larunbatetan: 12: 00etatik 13: 30era

  • Martxoak 10 (ostirala), 20: 00etan Herri Antzokian: "Amaraun", musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna, amatasunari buruzko hausnarketa bat kontatzeko. Jardueraren abiapuntua izango da ama izatea ala ez izatea.

Gonbidapenak (doan): martxoaren 3tik aurrera Iratxon gozo-dendan.

  • Martxoak 16 eta 23 (osteguna), 18: 00etatik 20: 00etara Tolarekuan: Argazkigintza eta ahalduntze tailerra. Idoia Telleria Maritxalarrek emango duen tailerra. Adin guztietako emakumeei zuzenduta dago, irudien bidez identitate pertsonala, autoerretratua eta ahalduntzea lantzeko.

Gainera, Soraluzeko Udalak bat egingo du Soraluzeko 8M plataformak martxoaren 8an (asteazkena) 18: 30ean Plaza Berrian egingo duen mobilizazioarekin.

Argazkia: Leire Ginea.