Mauriziak ez du inor hil

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Sebal

Ines Osinaga eskolara etorri zen, Olatz Salvadorrekin batera, Emakumeak Oholtzara tailerra batxilergoko zenbait ikasleri eskaintzera.

Bertan proiektuaren nondik norakoak azaldu eta honen zati bat eskaini zigun Osinagak. Mauriziaren kopla zaharrak, makinatxo berrien laguntzarekin (pedal eta botoidun horietakoak, ahotsak eta soinuak nahastu, performatu, grabatu eta bata bestearen gainetik jartzen dituztenak) musika moderno bihurtuta. Entzumenerako orgia zoragarria.

Ikasle gehienek ez zuten Maurizia ezagutzen. Hauetako askok gure aurrean genituen bi artista hauek ere ez zituzten ezagutzen. Euskal musika eta artista emakumeak, tope underground. Baina nik benetan haluzinatu nuen.

Maurizia Aldeiturriaga influencer moduan irudikatu, honen Aupa Maurizia! oihu ahalduntzailea birmasterizatua entzun, panderoa eta performanceak, Arrate Irratiko soinuak gogoan eta artistatzarrak aurrean...Udaberri honetan osorik ikusi beharreko ikuskizuna, zalantza barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.