Bihar gauean, moztu egingo dute Errebal kalea, 10. zenbakitik 29. zenbakiraino. 23:30ean itxiko dute errepidea, 03:00ak arte. Kale horretan, gorriz margotutako zatian margotze-lanak egin behar dituzte. Hori bai, euria egiten badu, atzeratu egingo dira lanak.
Kontuak kontu, kalea itxita dagoen bitartean, Ezozibidetik bideratuko dute herrirako zirkulazioa. Halaber, Udaltzaingoa lanean ibiliko da harik eta lanak bukatu eta errepidea zabaldu arte.