Barikutik, Iratxo goxo-dendan eskuratu ahalko dira Txalo Produkzioak-en Lehendakari gaia komedia ikusteko sarrerak. 10 euroan jarriko dituzte salgai eta 184 sarrera izango dira, antzokiaren edukiera osoa betetzeraino. Ikusmira handia sortu da antzezlan horren bueltan eta hori dela-eta, ezin izango da sarrerarik erreserbatu.
Lehendakari gaia martxoaren 24an taularatuko dute, 20:00etan, Herri Antzokian.
Ramon Madaula da komediaren egilea, Begoña Bilbao Lejarzegi zuzendaria eta Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga, berriz, aktoreak.
Honakoa da sinopsia: Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguanta-ezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zeinbestea, euren eginkizunetan bokazio dunak al dira?