Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duen "Treba gurasoak" egitasmoaren barruan hitzaldia emango du datorren asteartean, martxoak 14, Nerea Mendizabal psikopedagogo eta formatzaileak.
Seme-alaben autoestimua elikatzen.
Noiz: Martxoak 14, asteartea, 18:30 h.
Hizlaria: Nerea Mendizabal.
Helburuak: Autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begiradak beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?
Hizkuntza: Euskara.
TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Hitzaldian izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Ondorengo loturan https://forms.gle/eDg6AfTCSczbsrQn8 sakatuz edota 943753043 telefono-zenbakira deituz egin daiteke, martxoaren 13ra arte.