Handik laster ertzainak hurreratu dira eta deklarazioa jaso diote lapurreta ahaleginaren testigu izan den bizilagunari.
Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, Gaztetxe barruan ez da ezer falta eta asmoa da bihar bertan kristal berria ipintzea leihoan. "Tristea eta amorragarria da herriarena den gune batean horrelako kalteak eragitea eta Gaztetxea erabiltzen duten taldeek gauzak lagatzeko beldurrez ibili beharra. Espero dugu berriz halakorik ez gertatzea", adierazi dute.
Horrekin batera, jakinarazi dute datozen asteetan musika kontzertu ugari antolatuko direla Gaztetxean eta berauetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak "Gaztetxean ekimenak antolatzea eta bertan parte hartzea da guztiona den gunea zaintzeko modurik onena", azpimarratu dute. Horrekin batera, adierazi dute datozen hilabeteetan "herritarren artean dirua biltzeko ekimen berezi bat" antolatzeko intentzioa dutela, apurtutako leihoa eta beste hainbat gauza konpondu ahal izateko.