Biharko finala partida gogorra izango dela espero dute Soraluzeko Pilota Elkartekoek.
Ezagunak dituzte aurkari bizkaitarrak; otsailaren erdialdean euren kontra neurtu zituzten indarrak Soraluzen, eta, 22-14 irabazi zieten arren, partida gogorra izan zen hura, Hormaetxek eta Bilbaok ez zuten amorerik eman eta gogotik saiatu behar izan zuten Balerdik eta Muruak partida irabazteko.
Hori horrela, biharkoa ere norgehiagoka latza izango dela espero dute eta Balerdik dioen moduan, “partida jokatu egin beharra dago”.
20:00etan hasiko da pilota jaialdia Tolosako Beotibarren. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak iragarri duenez, zuzenean jarraitu ahal izango da lehia, Facebook bitartez.