Martxoaren hasierarekin batera, Kultur Agenda banatu du herriko atarteetan Soraluzekko Udalak, Udalak berak zein Udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.
Ekintza ugari antolatu dituzte hilabete honetarako batzuek zein besteek, hitzaldiak, erakusketak, antzezlanak...
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekintzak dira nabarmentzekoak. Baita "Lehendakari gaia" eta "Vida" antzezlanak ere, euskaraz lehendabizikoa eta gazteleraz bestea. Bertsoa eta dantza uztartzen dituen "Amaraun" ikuskizuna ere ez galtzeko modukoa da. Erakusketak binaka datoz, "Ni naiz, Idoia" izenburukoa udalaren erakusketa-gelan eta J.R,. Elorzaren margolanak Oreka Art galerian. Treba gurasoak izeneko egitasmoaren baitan "Seme-alaben autoestimua elikatzen" hitzaldia emango du Nerea Mendizabal psikologoak. Oraintxe estreinatu den "Elbira" dokumentala martxoaren 22an ikusi ahal izango da, Elbira Zipitria irakasle donostiarraren bizitza oinarri moduan daukana.
Hau da martxorako antolatutako ekintzen egitaraua:
MARTXOAren 3tik 28ra
PINTURA ERAKUSKETA
J.R. Elorza (“Ikuspuntuak”).
Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:00.
Inaugurazioa: Martxoak 3, 19:00h
Ant.: Oreka Art Gallery.
MARTXOAK 8, asteazkena.
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Elkarrateratzea
Arratsaldeko 6:30ean, Plaza Berrian.
Ant.: Soraluzeko 8M Plataforma.
HAUR ANTZERKIA
“Urpekariak”.
LH1-LH3 mailako ikasleentzat.
Goizeko 10etan, Herri Antzokian.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.
SCAPE ROOM
“Berdintasunerako bidea”.
DBH-ko ikasleei zuzendutako saioa
Goizeko 11:30ean, Institutuan.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.
MARTXOAren 9tik 23ra.
ARGAZKI ERAKUSKETA
“Ni naiz, Idoia”.
Idoia Telleria Maritxalar
Astegunak 19-20:30 / Larunbatak 12-13:30.
Kiroldegiko erakusketa-gelan.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.
MARTXOAK 10, barixakua.
MUSIKA, KANTUA ETA DANTZA
“Amarauna” (Amatasunaren inguruko hausnarketa)
Amaiur Luluaga eta Oihana Iguaran
Arratsaldeko 8etan, Antzokian.
Gonbidapenak Iratxo-n
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.
MARTXOAK 16 eta 23, eguenak.
TAILERRA
“Argazkia eta ahalduntzea”.
Adin guztietako emakumeei zuzenduta.
Arratsaldeko 6etatik 8etara, Tolarekua aretoan.
Izen-ematea martxoaren 10a arte, udaletxean.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.
MARTXOAK 14, martitzena.
HITZALDIA
“Seme-alaben autoestimua elikatzen”.
Hizl.: Nerea Mendizabal
Aratsaldeko 6:30ean, Tolarekua aretoan.
Izen-ematea: 943753043
Ant.: Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordea
MARTXOAK 17, barixakua.
MUSIKA EMANALDIA
Legazpiko Banda Txikia.
Arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.
Ant.: Soraluzeko Musika Eskola.
MARTXOAK 19, domekia.
HAURRENTZAKO ZINEA
“Barraskiloa eta barea”. (57 min.)
Erresuma batua, 2021
Arratsaldeko 5etan, Antzokian.
Ant.: Atxolin IGE eta Kultura Batzordea.
MARTXOAK 20, astelehena.
EUSKARAZKO IRAKURLEEN KLUBA
Liburua: “Ene herri txikia”. (Gael Faye)
Dinamizatzailea: Nerea Loiola Pikaza
Arratsaldeko 7etan, Saio Aretoan.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea
MARTXOAK 22, eguaztena.
DOKUMENTALA
“Elbira” (65’)
Zuz.: Iban Gonzalez Pagaldai
A las 7 de la tarde, en el Antzokia.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea
MARTXOAK 24, barixakua.
ODOL ATERATZEAK
Arratsaldeko 6:30etik 8:30era.
Itxaropena jubilatuen elkartean.
Ant.: Odol Emaileen Elkartea.
HELDUENTZAKO ANTZERKIA
“Lehendakari gaia” (Txalo)
Iker Galartza & Zuhaitz Gurrrutxaga.
Sarrerak Iratxon salgai (10€)
Arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
MARTXOAK 26, domekia.
ZUHAITZ EGUNA
Goizeko 9etan, Plaza Berritik.
Ant.: Udala, Baso Biziak eta Lurgai.
HAURRENTZAKO JOLASAK
Domekak Aterpean ekimena
Arratsaldeko 5etatik 7etara, kiroldegian
Ant.: Atxolin IGE
MARTXOAK 31, barixakua.
HELDUENTZAKO ANTZERKIA
“Vida” (Gazteleraz)
La Red Teatro
Sarrerak leihatilan (5 €)
Arratsaldeko 8etan, Antzokian.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea