Iragarpena bete eta Soraluzen ere egun guztian zehar dihardu elurra, eguerditik aurrera etenik barik eta tarteka-marteka zaparrada mardulagoak ere botatzen ditu. Teilatuak zuritu ditu baina kaleak ez, asfaltoaren gainean ez delako sendotu. Euskalmeten arabera, datozen orduetan ere elurra egin lezate, izan ere abisu horia aktibatuta dago eguaztenera arte. Oharra: Plaentxia.eus-ek herritarrek elurrari ateratako argazkiak batu nahi ditu, bilduma osatzeko. Bidali zurea 605706086 zenbakiaren Telegram edo Whatsapp kontura.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.