Hiru puntu gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu

Atzo zelairatu zen hamaikakoa. Argazkia: Gorka Zubiaurre.

Atzo, zapatua, Sorak 3-2 irabazi zuen Lazkaoren kontrako partida, Iker Urkiriren, Mikel Oregiren eta Asier Oñederraren golei esker. Garaipen horri esker, sailkapeneko aurrenengo postuetan segituko du, orain arte ez baitu partidarik galdu, bi irabazi eta bi berdindu, baizik. Gaurko partiden faltan, etxekoak bigarren doaz sailkapenean. 

Partida “txarra” baina “emozionantea” izan zen atzokoa eta bukaeran, txartel gorria ikusi zuen Mikel Leturiondok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.