Irabazien jaitsiera, berriz, hainbat arrazoirengatik gertatu dela kontatu du: "Lehengaien prezioak asko garestitu dira eta horren ondorioz, ogiaren kostua ere asko handitu da; horrekin batera, argindarra ere asko garestitu da eta lokalaren alokairua ere handia da. Azkenik, Eroski zabaltzearen eragina ere igarri dugu, hori izan da denda ixteko azken ukitua".
19 urtez herrian
2004. urtean zabaldu zuten Bolintxo okindegia Soraluzen, Zubi Nagusian. Berez, Bergarakoa da okindegi-katea eta Soraluzen, frankizia modura funtzionatu du. Guztira, lau herritar izan ditu arduradun Soraluzeko saltokiak, azkena Amaia Aldazabal; bertan ibili diren langileak ere herritarrak izan dira. Azken arduradun Aldazabali dagokionez, hiru urte egin ditu bertan lanean eta dio pena handiz itxiko duela saltokia, "ez bakarrik nigatik, baita ere herria hiltzen dagoelako".