Telefono mugikorra erabiltzen ikasteko tailerra

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 28a, 09:01

Itxaropena Erretiratuen Elkarteak telefono mugikorra erabiltzen ikasteko tailer praktikoa antolatu du martxoaren 15erako. 15 lagunentzako lekua izango da eta martxoaren 9ra arte dago izena emateko epea.

 

Izena Itxaropena elkartearen bulegoan eman beharra dago, martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. 

Tailerra Bizipoz Kooperatibak emango du, gazteleraz. Itxaropenak eta Udaleko Ongizate Sailak antolatutako ekimena da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.