urr 30 Hezkuntza
Gaur, eguena, hainbat belaunaldiz osatutako lagun taldea bidegorrian dauden pillow harriak ikusten izan da. Institutuko 2. mailako ikasleekin eta jendartEKIN ekimenaren baitan diharduten hainbat lagunekin osatutako taldeak parte hartu du ekimenean. Gaurkoan, gazteek zein helduek elkarrekin ikasi dituzte pillow kuxinen gaineko xehetasunak. Izan ere, aurten, horixe da Hezkuntza Proiektuaren helburuetako bat, hainbat belaunalditako pertsonek elkarrekin partekatzea jakintza eta esperientziak. Argazkiak: Ana Maiztegi.
urr 28 Hezkuntza
Gaur, urriak 28, greba egin dute Institutuko 3. eta 4. mailako ikasleek. Bullying-aren kontrako protesta izan da, joan den urriaren 14an, 14 urteko sevillar ikasle batek bere buruaz beste egin ondotik. Ikasle Sindikatuak deitu du mobilizazioa eta Soraluzen, 3. eta 4. mailako ikasleen gehiengoak babestu du protesta.