Soraluze BHI Institutuko 1. DBHko hiru ikasgelek Historiaurreko erakusketa landu eta ikusgai jarri dute Araneko erakusketa gelan. 45 piezaz osatuta dago, ikasleek eurek egindakoak. Institutuan ikasgai izan duten HIstoriaurrea landu dute modu horretara, ikasitakoa praktikan jarriz, Oxel Erostarbe, Ander Galparsoro eta Idoia Ilardui irakasleen gidaritzapean.
Esperientzia berria izan da ikasle-irakasleentzat ikasgaia horrela lantzea eta ikasleek kontatu dute gustatu zaiela ikasteko metodo berria, nahiz eta tresnak egitea “asko kostatu”. Irakasleen esanetan ere, hasieran uste baino hobeto geratu da emaitza.
Museoa ikusgai izan den denboran zazpi bisita izan ditu, gaur, barikua, azkena. Institutuko HIPI ikasgelakoak joan dira eta adi-adi entzun dituzte ikaskideen azalpenak. Osterantzean, Plaentxi Eskolako lau gela, jendartEKIN-eko partaideak, gurasoak eta Institutuko ikaskideak izan dira museoa ikusten.