jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, hitzaldi bat antolatu da urtarrilerako; hitzaldi eta tailer gehiago egongo dira datozen hilabeteetan. Asteon Artxiboekin lan egitea hitzaldia eskainiko da eta bertan artxibo digitalekin lan egiteko tresnak eskainiko dira.
Nola lan egin artxibo digitalekin
Niko Morillo soraluzetarra izango da hizlaria eta artxibo digitalekin lan egiteko tresnak eskainiko dizkie parte-hartzaileei jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutako hitzaldian. Horrela, proiektuko parte-hartzaileen interesak asetu eta zalantzak argitu ahal izango dituzte.
Morillok hezkuntza munduan lan egin izan du bere bizitza profesional guztian zehar, informatika eta elektronika alorretan batik bat, Armeria eskolan zein UNEDen irakasle gisa. Jubilatu ostean ere irakaskuntza ez formalean dihardu, bere blogaren bidez informatika, elektronika eta matematika gaiak interesa dutenei gerturatzen.
Eguna: eguaztena, urtarrilak 15
Ordua: 10:00 - 12:30, tartean atsedena
Lekua: Kalebarren 8
Hizlaria: Niko Morillo
Hizkuntza: gazteleraz
Parte-hartzaileak: jendartEKIN proiektuko kideentzat