Soraluze Euskadi Irratian

Sugar Ostolaza Filosofia Olinpiadez Euskadi Irratiko Argi Ibili saioan

Erredakzioa 2025eko martxoaren 18a

Argi Ibili irratsaioa Garikoitz Udabek aurkezten du Euskadi Irratian.

Sugar Ostolazak 15 urte ditu eta bigarren sailkatu da EAE-ko Filosofia Olinpiadetan. Martxoaren 28an estatuko finalean izango da Mallorcan. Hori dela eta, martxoaren 13an, Garikoitz Udabek eta Egoitz Unamunok Euskadi Irratiko Argi Ibili saioan elkarrizketatu zuten. Bestetik, Plaentxia.eus-ek herriko zurrumurruak gezurtatzeko sortu berri duen kanalaz ere jardun zuten. Eduki osoa entzungai dago Guau.eus plataforman (11:20 minututik aurrera). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.