lan-eskaintza

Hezitzailea behar da Hegaka programarako

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak pertsona bat behar du datorren ikasturtean Hegaka programan hezitzaile lanetan jarduteko behar da. Ikus deialdiaren xehetasunak albistearen barruan. 

Zer da? 
Euskaraz jarduteko gai ez diren LH-ko umeei, talde txikietan bilduta, euskalduntzeko gune ludikoa eskaintzen dien programa da, ahozko gaitasunean eragiteaz gain, helburu komunitarioak ere lantzen dituena.
 
Eskaintzen da:
Astean 10 orduko lana
2025eko irailaren 15ean hasi eta 2026ko maiatzaren 31ra bitartean
 
Eskatzen da:
  • Umeekin hezkuntza formalean edo ez-formalean esperientzia izatea
  • Begirale titulua, hezkuntzari lotutako ikasketak edo euskara irakasteko titulazioa edukitzea
  • EGA edo baliokidea edukitzea
 
Baloratuko da:
  • Euskara aberatsa izatea
  • Sorkuntzarako gaitasuna edukitzea
  • Umeekin lan egiteko gaitasuna edukitzea
  • Euskara irakasten esperientzia izatea
 
Kurrikulumak helarazteko epea: maiatzaren 26tik ekainaren 10era
Kurrikulumak helarazteko helbidea: pilpilean@pilpilean.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.