Egunotako jai-egunak amaituta, atzo, urtarrilak 2 zabaldu zituen atzera ere ateak Haurreskolak. Ia beteta dago, 19 ume baititu une honetan. Hori horrela, lau plaza daude libre bertan otsailean hasi nahi duten ume berrientzat eta zabaldu berri dute izena emateko epea.
Izena emateko bi bide daude, Haurreskolara bertara joatea edo online, haurreskolak.eus helbidean.