San Andresko parkea eraberritzeko iritzia eman dute hainbat familiak

Egoitz Unamuno 2025ko ots. 24a, 08:00

Zapatu goizean hamabost familia baino gehiago elkartu ziren San Andresen, Soraluzeko Udalak bertako parkea eraberritzeko abiatu duen prozesuaren barruan iritzia emateko. Orain, Udalak jasotako ekarpenak parkea eraberrituko duen Kimubat enpresari helaraziko dizkio eta martxoa-apirilean biharren saio bat egingo dute aukerak aztertzeko eta ondoren, aurreikusi dutenez, uztailerako parkea eraberrituta izango da.