Atzo, zapatua, gozatu ederra hartu zuen ume eta gazte mordoak Erregetxeko ur-parkean zein frontoiko puzgarrietan. Eguraldia lagun, ez zen aitzakiarik izan txirristetara igo eta uretan murgiltzeko; frontoian, berriz, bola, zezen eta baloidun puzgarrietan erakutsi zituzten abileziak gazteek. Kalejira eta karaokea ekarri zituen, berriz, Txopo txarangak eta eguna borobiltzeko, apar festak zuritu egin zuen Erregetxea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.