- Zergatik dira horren garrantzitsuak mugak?
Laguntzen gaituztelako guztioi errealitatean eta gure egunerokotasunean kokatzen. Segurtasuna ematen digute jakiteak noraino ahalo naizen ailegatu, bai espazioan, bai erlazioetan, bai emozioetan… Kokatzeko modu bat da eta seguru sentitzeko modu bat dira.
- Zergatik kostatzen da horrenbeste mugak jartzea?
Ezjakintasunarengatik eta mina emateko beladurrarengatik. Askotan ez dakigulako, batetik noiz eta nola jarri eta bestetik, zein muga jarri behar ditugun. Batzuetan iruditzen zaigu agian muga bat jartzean negatiboki eragingo diola emozionalki zein garapenean eta horregatik ez dugu jartzen, baina agian benetan behar du. Eta askotan helduari ere gaizki datorkiolako muga hori jartzea.
- Zein zentzutan?
Mugak jartzeak helduari eskatzen dio esfortzu bat egitea, praktikoki zein emozionalki. Hau da, agian nik ez dut nahi nire haurrak marrazki bizidunak ikustea momentu honetan, baina ez badiot uzten, berarekin jolastu behar dut eta orduan nik ezin ditut nire lanak egin. Batzuetan badakigu muga bat behar duela baina hori jartzeak niri eragingo dit esfortzu bat. Adibidez, demagun taberna batean gaudela eta haurrak dabiltzala tabernako basoekin esperimentuak egiten. Hain gustura daude eta ni nire lagunekin, ba egin dezatela. Baina agian egiten ari direna tabernariarentzat demaseko aldrebeskeria da.
- Zertan atzematen da muga falta? Edo muga gehiegi izatea?
"Mugak ez dira bakarrik etxean ondo egoteko, baizik eta gizartean ere ondo egoteko badira"
Bi kasuetan, portaeran igarri egiten da normalean. Gehiegi dagoenean, izan daiteke gatazka asko izatea haur horrek bere gurasoekin batez ere, ezin duelako horrenbeste mugari eutsi, ezin ditu kunplitu, bere garapen naturalean asko eragiten dutelako. Gerta daiteke, baita ere, haurra oso-oso tentso bizitzea, ezin du ezer egin eta geratzen da ezer egin gabe. Muga falta dagoenean, batzuetan izan daiteke segurtasun falta izatea haurrak ez jakiteagatik noraino egin dezakeen edo gizartean egoteko moduak gatazka asko sortzea. Mugak ez dira bakarrik etxean ondo egoteko, baizik eta gizartean ere ondo egoteko badira. Ezinegona edo non kokatu ez jakitea badago.
- Zertan egiten diote mesede mugek umeei? Eta gurasoei?
Orokorrean segurtasuna ematen dute. Seguru sentitzen gara eta horrek eragiten du gusturako, lasaiago… egotea. Harremanetan hobeto jakitea nola egin gauzak eta abar.
- Mugak jartzea umearen mugimendu eta jolas askearen kontra doazela ere entzuten da. Hala da?
Ez. Azkenean mugimendu askea, jolasa eta abar beti egiten da segurtasun baten barruan, haurrari ez diot utziko edozein lekutan libre jolasten, baizik eta segurtasun baten barruan utziko diot eta ya segurtasun hori muga bat da. Gauza ez da mugak jarri ala ez, baizik eta zeintzuk jarri. Badaude muga batzuk derrigorrezkoak direnak eta beste batzuk aukerazkoak.
- Zeintzuk dira derrigorrezkoak?
"Gizarte honetan dugun arazo handiena da muga gehiegi jartzen direla beharrezkoak ez direnak"
Segurtasunarekin eta errespetuarekin zerikusia dutenak. Nik haurrari ez badiot esaten ezin duela balkoiko goiko partera igo, agian haurra balkoitik eroriko da. Horiek dira segurtasunezkoak. Halako mugak automatikoki eta instintiboki jartzen ditugu. Edo ezin diogu haur bati beste opertsona bat iraintzen utzi edo jotzen utzi. Hor beti jarri behar da muga. Gizarte honetan dugun arazo handiena da muga gehiegi jartzen direla beharrezkoak ez direnak.
Adibidez?
Gurasoen/helduen beharretatik sortzen direnak: ez egin zaratarik, ez zikindu, ez mugitu hainbeste, jarri txamarra, jan bokata… Agian haurrak ez du goserik, edo ez du hotzik sentitzen… Zarata egiten du, mugitu egiten da… berak behar duelako, baina niri, agian, gaizki datorkit nahi dudalako etxea/arropa garbi mantendu… Baina berez, haurrak bere garapenan dituen behar horietan muga hori ez du behar.
Mugak bi multzotan banatzen ditut: derrigorrezkoak eta aukerazkoak. Denak dira garrantzitsuak baina behar-beharrezkoak derrigorrezkoak dira: segurtasunarekin eta errespetuarekin zerikusia dutenak. Horiek beti jarri behar ditugu. Ezin diogu haur bati balkoi bati bakarrik egoten edo beste pertsona bat iraintzen edo jotzen utzi. Aldiz, aukerazkoek dute zerikusia gehiago familiarekin edo testuinguruarekin. Agian etxe batean egon daiteke muga bat oso garrantzitsua, izango dela ezin ezin daitekeela gailearik sofan jan, baina beste etxe batean bai jan daitezke. Berdin gerta daiteke, etxe batean agian oso garrantzitsua da jostailu guztiak salatik jasotzea egunero, baina agian beste etxe batean ez. Eta horrek epe luzera ez du arriskurik izango haurraren garapenean, portaeran edo segurtasun fisikoan edo emozionalean. Aldiz, haurrari ez badiogu mugatzen bere berdinkideekin edo beste batzuekin borrokatzea edo jotzea edo iraintzea, horrek epe luzera bai eragingo du bere portaeran arazo bat. Berdin gerta daiteke ingurumenarekiko dagoen errespetu faltarekin. Nik haur bati ez badiot mugatzen ezin duela lorategitik nahi dituen loreak hartu edo ezin duela lurrera bota bere txupatxusaren papera, horrek epe luzera eragin negatiboak izango ditu. Eta gurasoei gertatzen zaigu energia asko gastatzen dugula bokata jan, jostailu hori jaso… halakoekin eta haurrak botatzen badu lurrera plastiko bat ba agian ez diogula ezer esaten, ez duelako nigan eraginik. Eta benetan garrantzitsua bestea da. Askotan, segun eta zeini eragiten dion muga falta horrek kostatzen zaigu gehiago esfortzu hori egitea, ze azkenean muga jartzea beti izango da esfortzu bat.
- Sarri entzuten da gaur egungo umeei ez zaizkiela behar besteko mugarik jartzen. Bat egiten duzu horrekin?
Uste dut, azkar esanda, egia dela, agian ez zaiela haurrei hainbeste muga jartzen. Baina iruditzen zait ez zaizkiela jartzen benetan garrantzitsuak diren mugak. Bestelakoetan energia gehiegi gastatzen dugu gurasoen beharrekin lotzen diren horietan, nik esan dudalako horretan. Eta benetan ez dira horren garrantzitsuak. Aldiz, benetan garrantzitsuak diren mugei ez diegu duten garrantzia ematen eta ez dugu behar den energia guztia jartzen. Eta behar dugu benetan garrantzitsuak diren muga horietara bueltatzea eta energia hor gastatzea.
- Mugak jartzea autoritarismoarekin lotzen dutenak ere badaude. Lehen autoritarismo lar zegoela…
"Autoritatea edukitzeari ez diogu beldurrik izan behar, haurrek seguru ikusi behar gaituzte"
Pasatu gara mutur batetik bestera. Autoritarismoa ez baina autoritatea bai. Beldurra dugu autoritarismoan erortzeko edo nahi dugu horri kontra egin. Autoritatea edukitzeari beldurra ez diogu izan behar, azkenean haurrek seguru ikusi behar gaituzte. Horrela erreferentzia izango gara eta edukiko dute gugan konfiantza bat. Haurrari muga bat jarri behar zaionean seguru azaldu behar gara horretan, autoritatea edukitzeak hori esan nahi du. Argi ikustea zer den egin behar dena eta zer ez. Ez bagara azaltzen tinko… tinkotasun hori segituan ikusten dute eta hor egin behar da. Ez dugu zertan etengabe egon behar seriotasun horrekin. Gauza da jarri behar dugunean muga bat ziur jakitea zer den. Askotan hori lortzen dugu badakigunean muga hori benetan garrantzitsua dela arazoa da ez beti dakigula. Guraso asko ikusten dira galduta zentzu horretan, ez dakitelako benetan zein muga jarri. Eta batez ere, igual gertatu da lehen ez zitzaiola horrenbeste garrantzia ematen mugak jarri ala ez edo zein muga jarri eta abar eta azken urteotan, paradigmaren aldaketarekin eta autoritarismo hori atzean lagatzearekin, galdu dugu norabidea eta normala da zalantzak izatea, ze lehenago zegoena ere ez zen egokia eta ez dugu nahi bueltatu lehen zegoen horretara.
- Zeinek jarri beharko lituzke?
"Muga batzuk familiaren edo testuinguruaren ardura dira, baina beste muga batzuk gizartearen ardura dira"
Muga derrigorrezkoak guztiok. Nik ikusten badut kalean haur bat beste bat jotzen, heldu moduan, muga hori jarri beharra daukat, nahiz eta nire seme/alaba ez izan. Gizartearen ardura da. Muga batzuk familiaren edo testuinguruaren ardura dira, baina beste muga batzuk gizartearen ardura dira eta hor ulertu behar dugu ikusten badut haur bat edo edozein zerbait lurrera botatzen, noski ahal diodala esan aizu hori zakarrontzira bota edo ikusten badut haur bat beste bat iraintzen, noski dudala autoritatea hori mozteko, ze haur horrek jakin behar du hori ez dela aukera bat. Berdin gertatu da emakumearen kontrako bortizkeriarekin. Gizarte moduan, nire ardura da halako egoera bat salatzea. Berdin gertatzen da beste guzti honekin. Berdin segurtasunarekin. Ikusten badut haur batek errepidea pasatu behar duela eta auto bat datorrela, noski mugatu behar dudala portaera hori, eta horren aurrean, seguru aski gurasoek ez dute ezer esango. Ba berdina da. Seguratsuna eta errespetua aldagai/talde berdinean daude sartuta. Ulertu beharra dago derrigorrezko muga hori denon ardura dela. Eta agian hor egon da aldaketarik nabarmenena. Gehiegizko autoritarismoak ere ez du balio, baina ezin diogu utzi haur/nerabe bati edozeini errespetua faltatzen ala iraintzen eta hori denok mugatu behar dugu. Hori bai, ulertu behar dugu, baita ere, badaudela muga batzuk ezin ditugunak guk jarri beste etxeetan. Hori ere ulertzea garrantzitsua da.
- Asmatzen dugu mugak jartzerakoan?
Saiatzen gara. Batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Garrantzitsua da ulertzea muga batzuk oso garrantzitsuak direla eta hor ez badugu lanketarik egiten epe luzera oso eragin negatiboa izango duela, batez ere, umearengan eta gero ume horrek gizartearekin duen harremanean. Adibidez, lantokietan.
Gurasoek ere behar ditugu mugak, ala?
"Ez datoz beti bat haurraren muga falta eta gurasoen muga falta"
Errazago erregulatzen gara gu gure haurra baino. Baina batzuetan gertatzen da haur batek benetako arazoak dituela mugekin, gero gurasoak ezagutu eta ulertzen duzu nondik datorkion muga falta. Niri iruditzen bazait ez dudala mugarik jarri behar oso gatazkatsua den portaera bati, normalean, guraso bezala arazo bat daukat. Normala iruditzen bazait haurrak beste bat iraintzea, norbait jotzea edo gauzak lurrera botatzea, eta hori ez badut mugatzen, guraso moduan ere badira jokabide batzuk normaltzat jotzen direnak eta ez direnak. Baina askotan, guraso bezala, teoria badakigu edo nire portaerekin ez dut arazorik baina arazoa da haurra gainbabesteko joera dudala. Beldurrarengatik-edo. Ez datoz beti bat haurraren muga falta eta gurasoen muga falta.
- Gomendioren bat emango zeniguke?
"Intsistitu behar dugu errespetuarekin eta segurtasunarekin lotutako mugetan eta hor jarri behar ditugu indarrak"
Batez ere ulertzea bi multzo daudela eta badaudela muga bazuk benetan garrantzitsuak direla eta haietan energia asko jarri behar dugula. Eta badaudela beste batzuk ez direla hain beharrezkoak. Ondo jakin behar dugu zeintzuk aukeratu eta non gastatu energia horiek. Intsistitu behar dugu errespetuarekin eta segurtasunarekin lotutako mugetan eta hor jarri behar ditugu indarrak. Adibidez, pertsona bat ordenatua ez izateak izango du eragina eguneroko bere bizi ohituretan baina ez beste pertsonengan, edo emozioetan.
- Beste zerbait nahi baduzu esan…
Garrantzitsua da portaerarekin zerikusi handia duena, familia batzuk sortzen joaten da muga multzo bat bere etxean oso garrantzitsua dena. Muga bat oso garrantzitsua bada, muga horiek mantenu egin behar dira. Batzuetan pasatzen da haurrak demaseko kasketa hartzen duela muga batengatik eta orduan kendu egiten dugula. Hori behin eginda ez da ezer gertatzen, baina jartzen baditugu muga piloa, haurra ito egingo dugu eta haurra hasarretu egiten da, normala den moduan. Haurrek ikasten dute izugarrizko haserreak harrapatzen badu lortu ahal dutela nahi dutena. Hobeto da mugarik ez jartea. Nik baldin badakit ezin dudala mugar hori mantenu, ez jarri. Hobeto da hasieratik baiezkoa esan, ezezkoa esan eta haserrealdi baten ondoren, baiezkora aldatzea baino. Gaur egun jartzen ditugu aukerazko muga asko eta konturatzen garenez benetan ez direla hain garrantzitsuak ba umeari lagatzen diogu nahi duena egiten eta benetan garrantzitsua balitz, ez. genioko lagako. Hor dago pista bat: demaseko haserrealdiaren ondoren, muga bat kantzen badugu, ba agian muga hori ez da hain garrantzitsua. Adibidez, haur batik ez diogu lagako altueran dagoen balkoi/leiho batera bakarrik igotzen lagako inoiz. Haur batzuk errazago onartzen dituzte arauak eta umea lasai badago eta seguru sentitzen bada, ba bueno. Baina hor ere kontuz, ze batzuetan itotzen dira.