Agarreko argazki zaharren misterioa Euskadi Irratian

Ubane Madera Zangitu abe 03, 17:49 Gizartea

Agarre baserrian agertutako antzinako argazki misteriotsuen istorioa protagonista izan da gaurko, eguaztena, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan. Jon Artano Izeta kazetariaren eskutik, Ana Isabel Uribe Aperribai Agarreko baserritarra, Francis Larrañaga baserrien gaineko ikerlari eta idazlea eta Eneka Ezenarro Agarreko argazkietako amama baten loba izan dira protagonista. Elkarrizketa bertan sakatuta entzungai.

Azken lekuak emakumeentzako elikadura tailerrean

Ubane Madera Zangitu abe 01 Gizartea

Bihar, abenduaren 2an, eta hurrengo martitzenean, abenduaren 9an, emakumeei zuzendutako elikadura tailerra eskainiko du Mireia Alberdi Bergarako nutrizionistak. Oro har, “mito eta beldur gabeko elikadura” landuko dute, 18:00etatik 20:00etara, Tolarekuan. Bada, Udalak jakinarazi du azken lau leku geratzen direla parte hartu nahi dutenentzat. Parte hartzeko honako helbidera idatzi behar da: yoana@daiteke.com helbidera.

Bolatokia (Osintxu), Soraluze