2022 aza 24 Soraluze
Esan daiteke Blues Hotsak jaialdiaren hirugarren edizioa ere arrakastasua izan dela. Entzuleok badakigu langa oso goian jarrita dagoela eta horregatik hurreratzen gara, ondo pasatzen dugulako. Aurten ere, herriko musikazaleez gain kanpokoak ere hurreratu dira: Eibar, Elgoibar, Azpeitia, Iruñea, Bilbo… Argazkiak: G. Azkarate eta J. Aramendi.