Blues Hotsak jaialdia

Zuzenekoa hizki larritan

Egoitz Unamuno 2024ko aza. 24a, 09:20

Antzokia goraino beteta ekin zion Santiago Auseronek bere gitarra elektriko diztiratsua eta ahots urratua lagun, 'Luces de la frontera' kontzertuari. Ordubete pasatxoan, kantak eta kontakizunak uztartu zituen eta ederki erakutsi zuen zergatik sortzen duen Juan Perrok lilura berezia jendearengan. Hasieratik beretik, bere "komunikazio sistema berria" ipini zuen martxan eta laster lortu zuen konexio berezia zaleekin. Giroak azkenean jo zuen goia, zaragozarrak 'Semilla negra' kantu ezaguna jo zuenean. Zuzenekoa hizki larritan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.