Blues Hotsak jaialdia

Euskarazko irakurle taldearen saio irekia, Blues Hotsak jaialdiaren baitan, Lide Hernando idazlearekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko aza. 16a, 09:11

Euskarazko irakurle taldearen saio irekia egingo da datorren astelehenean, Blues Hotsak jaialdiaren baitan; Lide Hernandoren "Itzotz ura" eleberria izango dute mintzagai parte-hartzaileek.

Euskarazko irakurle taldeak saio irekia egingo du datorren astelehenean, azaroaren 18an, Kalebarren 8n, Lide Hernando idazle eta musikari donostiarraren lehen eleberria, Izotz ura, hizpide hartuta. Hernando bera izango da saioan hizlari, eta Ainhoa Aldazabalek gidatuko du tertulia.

Irakurle Taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, udal liburutegia itxita egongo da eta haren zerbitzuak etenda arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.

Blues Hotsak jaialdiaren baitako saioa

Datorren astean musika beltzez beteko dira Soraluzeko txokoak Blues Hotsak jaialdia dela eta; irakurle taldearen saioa ere musika jaialdiaren antolatzaileekin elkarlanean programatu du aurten udal liburutegiak. Izan ere, musikak garrantzia handia du Izotz ura eleberrian.

Saio irekia izango da astelehenekoa eta antolatzaileek soraluzetarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartu eta euskarazko irakurle taldea bertatik bertara ezagutzera.

Sinopsia

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan.