Domeka iluntzean, antzokia beteta zuela ekin zion Michel Denisek, Sugar Queenek, Blues Hotsak Jaialdiko azken kontzertuari. Kantari estatubatuarrak hasiera hasieratik lortu zuen ikusleekiko konexio berezia. Bere ahots ederrak, oholtzan mugitzeko erakutsi zuen gaitasunak, uneoro taldekideekiko agertu zuen arretak eta publikoarenganako landu zuen hurbiltasunak lagundu zuten horretan. Gainerako distira ondoan zituen musikariek egin zuten, musikalki genialtasuna urratuz. Kontzertuak aurrera egin ahala, jendearen barruraino iritsi ziren eta azkenengo kantuan giroa lehertu zuten, ikusleak zutik eta dantzan jarrita. Amaiera bikaina, aurten koxka bat gora egin duen musika jaialdiari.