Musika Eskolako ikasle eta irakasleak Blues Hotsak jaialdian parte hartzera animatu ziren berriz ere. Aurten, formazio desberdinekin: piano eta perkusio taldeak (baxu elektriko, klarinete eta flautaz lagunduta) eta konbo elektrikoak (abeslari gonbidatuekin). Iaz baino abesti gehiago jo zituzten eta ederki girotu zuten domeka goiza, jendez gainezka zegoen antzokiaren txalo zaparrada jasoz bueltan. Argazkiak: Gaizka Azkarate.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.