Blues Hotsak jaialdia

Kantu klasikoak Blues Hotsak jaialdirako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko aza. 3a, 09:51

Soraluzeko Musika Eskolako konbo taldeak buru-belarri ari dira aurtengo Blues Hotsak jaialdia prestatzen. Jaialdi horren baitan, musika eskolako hiru konbo taldek 10-15 bat kantu eskainiko dituzte azaroaren 20an, 12:30ean, Herriko Antzokian. Atzo iluntzeko entseguaren bideoak erakusten duen moduan, kantu klasiko aski ezagunak prestatzen ari dira.

Musika eskolako konbo taldeak Ramones, Louis Armstrong, Jon Bon Jovi… eta bestelako artista ezagunen kantuak ari dira prestatzen aurtengo Blues Hotsak jaialdiari begira, Mikel Arakistain irakaslearen eskutik. 

Azaroaren 20an, domekan, eskainiko dute zuzenekoa, Herriko Antzokian. Taula gainean izango dira musika ikasle gazteak zein beteranoak. 

Izan ere, Soraluzeko Musika Eskolan beti eman izan diete garrantzia joera berriak esan izan zaien instrumentu modernoei: baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, bateria. Gainera, bada alditxo bat 7 urtetik aurrerako ikasleentzat ere ematen dituztela horrelako eskolak. 

Baina gazteekin eta ez hain gazteekin, rock, rithm&amp, blues, soul edo funk estiloen bertsio saiaketetan Konbo edo Taldeak egitea da benetan gustatzen zaiena. Musikaren benetako balioa elkarrekin jotzea baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.