Blues Hotsak jaialdia

Bluesaren historia, Soraluzeko ibai ertzetik

Egoitz Unamuno 2024ko aza. 24a, 08:54

Atzo eguerdian, Soraluzeko Musika Eskolako ikasle eta irakasleek eta Ezoziko Ama abesbatzako zenbait kidek, 'Bluesaren historia erritmotik' ikuskizuna eskaini zuten Antzokian. Aretoa goraino bete zen eta emanaldiak iraun zuen ordubete pasatxoan herritarrek arretaz jarraitu zuten musikarien jarduna eta Unai Azkarateren kontakizuna. Une batzuetan, Soraluze Mississipiren ibai ertzeko herria izan zen. Emanaldi ederra.