Ninfa txoria galduta
Jakitzeko modukua

Ubane Madera Zangitu mai 07, 17:54 Soraluze

Atzo, astelehena, ninfa motako txori batek etxetik ihes egin zuen Elizburu kalean. Txori koloretsua izateaz aparte, berba ere egiten du. Txori horiek ez dute luze hegan egiten, beraz, pentsatzekoa da oso urruti ezingo zela joan. Norbaitek ikusiko balu, honako telefono zenbakira dei dezake, 687660953 edo bestela txoria Udaltzaingora eraman.

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bazkidetze kanpaina azken txanpan: 31 bazkidetza geratzen dira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala mai 07, 09:56 Soraluze

Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatean bazkide egiteko azken egunak dira: maiatzaren 12ra arte izango da horretarako aukera eta 31 bazkidetza geratzen dira libre.