Mapfreko lapurreta saiakerari dagokionez, Kalebarreneko bizilagun batek bi kolpe oso gogor entzun ditu 04:52an. Goizean, aseguru-etxearen jabea bertaratu denean, atearen kristala erabat zartatuta aurkitu du, atea lekutik mugituta eta atearen sarrailan bertan ibili izanaren zantzuak.
Ertzaintzari abisatu dio eta haiek izan dira bertan. Dena den, burokraziarengatik, Udaltzaingoaren ardura da gertatutakoa ikertzea eta salaketa bertan jarri du ugazabak. Udaltzaingoa lekua ikuskatzen izan da.
Bigarren aldia da Mapfren sartzen saiatzen direna. Iazko abenduan ere saiatu ziren.
Txuritxun goizean
Txuritxu goxotegiari dagokionez, berriz, 07:00-07:30ean lapurtu dizkiete kanpoan lagatzen dizkieten ogi-barrak eta napolitanak. 07:00ak inguruan lagatzen dizkiete eta 07:30erako zabaltzen dute goxotegia, beraz, tarte horretan eraman dituzte.