Mintxetako igerilekuen eta ur parkearen irekiera aurreratzea eta itxiera atzeratzea erabaki du aurten Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, eta horrenbestez, Mintxetako uda denboraldia lau hilabetekoa izango da aurten, hiru hilabetekoa beharrean. Astelehenetik barikura 11:00etatik 20:30era zabalduko dute; zapatuetan, domeketan eta jai egunetan 10:00etatik 20:30era eta abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko dituzte. Sarrerak 6 euro balio ditu (18 urtetik beherakoek, 4 euro).
Abonuen prezioak
● 18 urtetik beherako banakakoa: 72,25 €
● 18 urtetik gorako banakakoa: 81,25 €
● 60 urtetik gorako erretiratuak: 72,30 €
● 60 urtetik gorako erretiratuen senitartekoa: 120,00 €
● Ikasleak: 75,50 €
● Elgoibarko familia: 142,50 €
● Behar bereziak dituzten pertsonak: 68,00 €
● Elgoibarren bizi ez den banakakoa: 95,75 €
● Elgoibarren bizi ez den familia: 153,50 €
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaileen kopurua nabarmen igo da azken urteotan: 2007an 15.000 erabiltzaile izan zituen, eta 2023an 47.401, tartean, soraluzetar asko joaten da bertara, batik bat, familiak.