Udalekuen ordutegiak honakoak dira HH3: astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00. Eta HH4-LH6: Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00. Ostiralak: 10:00-17:00. Horrez aparte, gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera egongo da.
Izen-ematea
Izena emateko bi bide daude (dirulaguntza eskatu nahi dutenek aurrez aurreko modalitatea erabili beharko dute).
- Online, galdetegia betez, HEMEN klikatuta.
- Aurrez aurre, Pil-pilean elkartearen bulegoan.
Izen-ematean honako dokumentu hauek gehitu beharko dira: ordainketa egin izanaren egiaztagiria eta osasun-txartelaren fotokopia. Maiatzaren 4tik aurrera, behin izen-emate epea itxita, plaza libreak geratu badira bakarrik onartuko dira matrikula berriak.
Kuotak
Udaleku irekietan matrikulatzeko kuotak ordaindu beharko dira eta %50-%90 arteko eta %100eko hobariak izango dira hurrenez hurren, familia ugarientzako zein errenta aitorpenaren arabera. Hobariez baliatu nahi izanez gero, udaletxeko harrera bulegoan egin beharko du eskaera.
Kuotak, berriz, honakoak dira:
- Arrunta (HH3). Bi aste: 45€. Aste bat: 22,5€.
- Arrunta (HH4-LH6).Bi aste: 60 €. Aste bat: 30 €.
- Familia bereko matrikula bat baino gehiago.
- Bi aste (HH3): 34€ bakoitza. Aste bat: 17€ bakoitza.
- Bi aste (HH4-LH6): 45 € bakoitza. Aste bat: 22,5€ bakoitza.
Kontu zenbakia: ES45 3035 0004 90 0040015550
Informazio gehiago
miren@pilpilean.eus, 943751304 eta 688740289.