Eguzkia jaun eta jabe asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguzkia jaun eta jabe asteburuan

Eguraldi paregabea egingo du asteburuan. Zerua oskarbi egongo da eta, eguzkiak tenperatura igoko badu ere, ipar ukituko haizeak ez dio orokorrean larregi berotzen lagako.

Hodeiak eta ostarteak asteburuan, tenperatura aldaketa handiekin

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Hodeiak eta ostarteak asteburuan, tenperatura aldaketa handiekin

Hego haize eta kostako brisaren arteko borrokak hodeiak eta eguzkia alternaraziko ditu, termometroak gora eta behera mugitzeaz gain. Eguen eta barixaku arteko gaueko ekaitzak izan ezik, ez da euri konturik espero, kostaldetik sartzen diren hodeiek zirimiria utzi badezakete ere eguzkiak gutxien berotzen duen orduetan.

Asteburu goibel eta freskoa

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu goibel eta freskoa

Hodeiak, euria eta tenperatura freskoa izango dira asteburuan protagonista. Egunero egingo du euria eta tenperaturak ez dira 20 gradutara helduko. Eguzkia ikustea ere garesti egongo da.

Sargori asteburuan, ekaitz arriskuarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Sargori asteburuan, ekaitz arriskuarekin

Uda beteko asteburua daukagu aurretik, tenperatura eta hezetasun altuek sargori puntu nabarmena sortuko dutelarik. Ondorioz, inguruan ekaitzak sortzeko probabilitatea altua izango da.

Udaberriko giroa asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Udaberriko giroa asteburuan

Barixakuan aldaketa itzela emango da, arratsaldean haizeak hegotik iparrera egin eta euritara joz. Zapatu eta domekan giroa askoz atseginagoa izango da, eguzkiaz gozatzeko aukerarekin.

Epelduko badu ere, giro nahasiak jarraituko du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Epelduko badu ere, giro nahasiak jarraituko du asteburuan

Azken egunotako hotza aldenduko bada ere, giro nahasiak eta tenperatura freskoak jarraituko du asteburuan. Barixakuan ateri eutsiko dio, zapatuan eta, domekan batez ere, okerrera eginez.

Asteburu zoragarria berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburu zoragarria berriz ere

Garesti dago hodeiak (eta zer esan euriaz) ikustea azkenaldian. Eguraldi paregabea izango duguna asteburuan berriz ere, goiz fresko eta arratsalde epelekin. Datorren astera begira aldaketa datorrela dirudi ordea, nabarmen hoztuz gainera.

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Udaberri beteko asteburua aurretik daukaguna. Antizikloiak eta hego haizeak bat egingo dute zeru oskarbiak eta tenperaturaren gorakada ekartzeko, termometroak 20ºC-tik gora erraz eramanez zapatu eta domekan.

Asteburuan fresko eta goibel berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburuan fresko eta goibel berriz ere

Udaberri beteko astea pasa eta gero asteburuan giroa zatartuko dela dirudi. Barixakutik bertatik hasita hodeiak sartu, tenperatura jaitsi eta euria egingo du. Ez du etengabe egingo, baina asteburu guztian zehar espero dira zaparradak, domekan gutxiago bada ere.

Asteburuan udaberriak negua dakar

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburuan udaberriak negua dakar

Asteburu nahasi eta hotza izango dugu, domekan hobera eta nabarmen epeltzera egingo duen arren. Barixaku eta zapatuaren arteko gauean botako du euri gehien, inguruko mendiak zurituz.

Freskatzera egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Freskatzera egingo du asteburuan

Barixakutik aurrera haizeak ipar ukitua hartu eta tenperaturak behera egingo du itsasotik hodeiak sartzearekin batera. Hala ere, euri konturik ez dugu espero eta eguzkiaz ere gozatu ahalko dugu asteburuan.

Bi asteburu batean eguraldiari dagokionez

Erabiltzailearen aurpegia

Bi asteburu batean eguraldiari dagokionez

Barixakuko eta zapatuko lehen erdiko hego haizeak, giro epelak eta eguzkiak ipar mendebaldeko haizeari emango diote pasu zapatu arratsaldetik aurrera giroa nabarmen petralduz. Tenperaturak ere, nabarmen egingo du behera domekan batez ere, euria ere egingo duelarik.

Aldaketa itzela dator asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Aldaketa itzela dator asteburuan

Barixakuan emango da aldaketa, arratsaldean helduko den eta galerna trazak dauzkan fronte indartsu baten ondorioz bat-batean haizeak hegotik iparrera egin, tenperatura nabarmen jaitsi eta zaparrada mardulak izango baititugu. Lehenengo enbite zakar honen atzetik, giro nahasia espero dugu asteburu guztian zehar.

Barixakuan izan ezik, asteburu atsegina

Erabiltzailearen aurpegia

Barixakuan izan ezik, asteburu atsegina

Barixakua goibel eta freskoa izango bada ere, giro lasai eta eguzkitsuaz gozatuko dugu zapatu eta domekan.

Aldaketa dator asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Aldaketa dator asteburuan

Asteburuaren hasiera lasaia eta atsegina izango bada ere, zapatu arratsaldean haizeak iparrera egin eta giroa goibelduko zaigu. Hala ere, ez da eguraldi traketsa ere espero, euri kontuak urriak izango baitira.

Asteburu hodeitsua, euri apur batekin

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburu hodeitsua, euri apur batekin

Penintsula hego mendebaldean kokatuko den depresio batek hego eta ekialdeko haizea bidaliko digu asteburuan, hodei ugari bidaliz baina euri kontu gutxirekin; zapatu arratsaldean izan ezik, ez du apenas bustiko. Eguneko tenperaturak 10-15ºC artean ibiliko dira.

Haizea izango dugu protagonista asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Haizea izango dugu protagonista asteburuan

Giro nahasia izango dugu asteburu guztian zehar. Haizeak bolada gogorrekin joko du hego eta mendebaldetik, eta hainbat frontek euria utziko digute. Tenperatura, orokorrean, nahiko epela izango da garairako, baina gorabehera dezente izango ditu fronteak joan eta etorri heinean.

Giro nahiko nahasiarekin bada ere, epeltzera egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Giro nahiko nahasiarekin bada ere,  epeltzera egingo du asteburuan

Hego eta mendebaldeko ukituko haizeak eguraldi heze eta epelagoa ekarriko digu, pare bat fronte ahulek euri apur bat ere utziko digutelarik barixaku eta zapatuan batez ere. Haizearen hego ukitua dela medio, ater uneak izango dira luzeenak hala ere.

Hodeiak eta ostarteak asteburuan, eta tenperatura pixka bat gora

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Hodeiak eta ostarteak asteburuan, eta tenperatura pixka bat gora

Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu asteburu honetan, domekan tantaren bat bota lezakeelarik. Tenperatura goizetan oso hotza izango bada ere, eguerdi partean eguzkiak zertxobait epelduko du giroa oro har.

Hotzak eta eguzkiak jarraituko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Hotzak eta eguzkiak jarraituko dute asteburuan

Zeru oskarbiarekin eta hotz handiarekin jarraituko dugu asteburu honetan ere. Goizean goiz eta egun bukaeran izotza, eta egunean zehar eguzkiak giroa zertxobait epelduko du.