Bestetik, erregeek karrozen laguntzarik barik, baina zaldiz egingo dute kalejira, azpiegiturak lortzeko zailtasunak tarteko. “kalejira antolatzen dihardugun 25-27 urteotan gero eta azpiegitura arazo handiagoak izan ditugu, garajea lortzeko… iaz ere justu-justu lortu genuen. Hortaz, aurten erabaki dugu kalejira zaldiz egitea” esplikatu du Gilek.
600 opari inguru
Hortik aurrera, ez da bestelako aldaketarik izango kabalkadan. 50-60 bat kilo gozoki banatuko dituzte ikusleen eta kalejirako partaideen artean. Eta gertu dituzte 600 opari inguru, eliz-atarira bertaratzen diren neska-mutikoen artean banatzeko.
Hori guztia urtez urte posible egiten dihardute Beti Prest Aisialdi Elkarteko ordezkariak. Batez ere lau kide aritzen dira lan horietan: Silvia Fajardo, Elena Cadenas, Juncal Iglesias eta Jose Gil. Laurek eskerrak eman nahi dizkiete urte hauetan guztietan laguntzen ibili zaizkien guztiei: pajeei, traktorea laga dietenei, gurasoei eta abarrei.