Astebururako iragarpena
Barixakua: Ipar haizeak garairako tenperatura baxuak, hodeiak eta euria ekarriko dizkigu. Ordurik beroenetan 19ºC inguru izango ditugu soilik, eguna 11ºC inguruan hasi eta gero.
Zapatua: Aurreko egunaren antzeko eguna, euri kontuak urriagoak izango badira ere, goizaldera mugatuz. Ostarteak zabalduko dira eguerditik aurrera, baina fresko egiten jarraituko du.
Domeka: Eguna zeru nahiko garbiarekin hasiko dugu. Eguerditik aurrera ipar haizeak hodeitza ekarriko du, arratsaldean euritara joz. Arratsalde bukaera eta iluntze aldera espero dira zaparradarik mardulenak. Tenperaturak zertxobait egingo du gora, baina gutxi.
Astean zehar eragin digun aire masa ezegonkorra ipar haizearekin juntatu da asteburuan. Honek giro nahasia eta tenperatura baxuak ekarriko dizkigu, beti ere garairako ohikoak direnekin alderatuz.
Datorren asterako eboluzioa
Astelehenean ez da aldaketarik espero apenas, martitzena arte itxaron beharko dugu giroa pixka bat txukuntzeko. Hala ere, eguaztenetik aurrera badirudi ipar haizeak hodeiak bueltan dakartzala berriro.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.