Eguraldi kaxkarra egingo du datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia plaentxiaMET 2017ko aza. 3a, 18:36

Astean zehar izan dugun hego haizeak ipar ukituko haizeari emango dio pasu, tenperaturaren beherakada nabarmena ekarriz, eta baita euri dezente ere. Zapatu arratsaldean emango da aldaketa eta domekatik aurrera udazkenetik baino negutik gertuago egongo den eguraldia izango dugu.

Astebururako iragarpena

Barixakua: Hego haizearekin jarraituko dugu. Zerua hodeitsu egongo bada ere ez da euririk espero, akaso tantaren bat edo beste. Tenperatura 12-22ºC artean ibiliko da.

Zapatua: Eguna aurrekoaren antzekoa izango da hasiera batean, arratsaldean fronte hotz batek giroa guztiz aldatuz. Orduan haizeak ipar mendebaldera egin eta euria egingo du, tarteka zaparradak mardulak izango direlarik. Tenperatura altuena 18ºC ingurukoa izango da eta eguerdi partean emango da, justu frontea heldu aurretik.

Domeka: Egun hotz eta euritsua izango da. Zaparradak noiznahi, ipar haize fina eta tenperatura baxua, altuena 11ºC inguruan ibiliko baita.

Astean zehar Portugal parean zebilen depresioak hego haizea eta giro epela ekarri dizkigu, baina asteburuan gainetik pasa eta ipar haizea bidaliko digu, Azoreetako antizikloiak lagunduta. Konfigurazio honek datorren astean ere jarraituko du.

Datorren asterako eboluzioa

Astelehenean antzera jarraituko dugu, tenperatura are baxuagoarekin gainera. Martitzenean zertxobait hobetuko du, goiza bereziki hotza izan badaiteke ere. Eguaztenean badirudi beste fronte bat heldu eta euri kontuak bueltan izango ditugula.

Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.

Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.