2023 eka 17 Soraluze
Gaur, zapatua, osoko bilkuren aretoa gainezka bete duten herritarren txalo zaparradarekin bukatu da Udala eratzeko eta alkatea izendatzeko osoko bilkura, Unai Larreategi Azurmendi alkate izendatu berriak diskurtsoa amaitu duenean. “Esan duguna egingo dugu; zeregina inportantea da, baina nola egiten den ere bai. Ahaleginduko gara lan hori elkarrekin egiten; Plazentzian aktore diren guztiekin lan egiten elkarrekin, gure Plazentziatxok aurrerabide bat izango badu hortik eraikiko dugulako. Hori guztia aldarte onarekin. Ahalegina egin behar dugu disfrutatzeko, gozatzeko eta aldarte hori herriak ere bere egin dezan, bizipozerako beste gogo bat”. Bideoa: Ander Gomez.