Herritarrek hautes-mahaietan bozkatu eta posta bidezko botoak ere hautetsontzietan sartu ondoren, hasi dira botoak kontatzen. Lehenengo, udal hauteskundeetakoak hasi dira kontatzen eta ostean kontatuko dituzte aldundikoak. Dirudienez, parte hartzea 2019an baino txikiagoa izango da.