Azken udal hauteskundeetan, 2019koetan, herritarren %70,73ak eman zuen botoa.
Hautets-eskolan emandako azken datuen arabera (18:00etakoak), soraluzetarren %52,04ak eman du botoa. Mahaikideek adierazi dute mugimendu txikia egon dela azken orduotan; adibide modura, 14:00etatik 18:00etara 320 soraluzetarrek bakarrik eman dute botoa; hori bai, horien artean, izan da botoa lehen aldiz eman duenik ere. Dena den, ohi denez, orain hasi eta hautetsontziak itxi arte (20:00), boto-emaile mugimendua handitu egingo dela da aurreikuspena.
Azken udal hauteskundeetan, 2019koetan, herritarren %70,73ak eman zuen botoa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.